1. ESKOLA 2.0ren ONDORIOAK
Orain arte eskola 2.0ren inguruko informazioa luzatu badugu ere, lan honetan
gure iritzia azaltzea beharrezkoa iruditu zaigu, gure lanari iragan kutsu bat ere eman
nahi baitiogu. Esan beharrean gaude, proiektu honen inguruan gauza bat baino
gehiago entzun ditugula gure egunerokotasunean, oraintxe baitago gure gizartean gai
hau pil-pilean. Hala ere, gauza asko ez genizkien, informazio hutsune asko genituen.
Orain aldiz, argiago ditugu gauzak eta gure iritzia emateko aukera ere badugu. Gainera
uste dugu, irakasle izango garen aldetik, proiektu hau ezagutzea gure mesedetarako
izango dela, eta honen inguruko iritzia izatea ere aberasgarri egingo zaigula. Azken
batean, hobea baita irakasle kritikoak izatea, eta ikasgeletan sartzen dutenaren
inguruan gure hausnarketa egitea, denari atea zabalik uztea baino.
Gauza guztiek bezala, honek ere, bere alde on eta txarrak ditu, eta horiek
aipatzen hasiko gara. Esan dugunez, ikasgelan eskola 2.0 proiektua sartzeak, ikasgelako
metodo tradizionala aldatzea dakar. Esaten denez, aldaketa horrek onurak ekartzen
ditu hezkuntzan. Hori horrela, gure iritziari hasera emateko, bi hezkuntza
metodologikoen arteko konparaketa bat egin dugu.
HEZKUNTZA TRADIZIONALA HEZKUNTZA TEKNOLOGIAREKIN
Dinamika gutxiago Dinamikoa
Elkarreragin gutxiago Sozializatzeko onura
Talde handia Hezkuntza irekia (mugarik gabe)
Teknologia gabekoa Elkar lotura sortzailea
Buruz ikasteko ikasketa prozesua Motibagarria
Taula honetan beha daitekeenez, ikasgeletako metodologia teknologia bidez
aurrera eramateak, eskola 2.0 bezalako proiektua esaterako, onurak besterik ez ditu
ekartzen: hezkuntza dinamikoagoa izango da, sozializatzeko onurak ekarriko ditu,
hezkuntza irekiagoa, zabalagoa…izango da, motibagarriagoa… Hau irakurriz gero,
denek aho batez onartuko lukete beren ikasgeletan eskola 2.0 sartzea. Hau da, ikasle
1
2. denak beren ordenagailu eramangarriarekin arituko lirateke geletan lanean. Baina guk
uste dugu badirela kontuan hartu beharreko hainbat gauza. Batek baino gehiagok
pentsatzen du gela teknologia berriekin hornituz gero hezkuntza aberasten ari direla
eta lortuko dituzten emaitzak askoz hobeak izango direla. Baina hori horrela al da?
Guk pentsatzen duguna baino gauza gehiago hartu behar dira kontuan horrelako
proiektu batek emaitza onak eman ditzan. Horretarako, komeni da, jarraian idatzi
ditugun esaldi hauei erreparatzea eta beraien inguruan pentsatzen jartzea:
• Ikastetxea prest al dago aldaketei aurre egiteko?
• Gelako metodologiak, irakasleenak eta ikasleenak aldatu egin
behar dute!
• Emaitza ezberdinak lortu nahi badituzu ez iezaiozu betiko bideari
jarraitu!
• Metodologia egoki gabeko teknologiak ez digu ezertarako balio!
• Ikasle motibatuak behar ditugu!
• Irakaslearen lankidetzarik gabe ez dago aldaketarik (irakasleak
gidatu ïƒ ikasleak interpretatu)
• Ordenagailuak eta arbel digitalak gelan sartzeak ez du esan nahi
hezkuntzan berrikuntza ekarriko duenik edo hezkuntza hobetuko
duenik.
GAKOA METODOLOGIA ON BATEAN ETA HEZKUNTZAKO PARTAIDEEN
ALDAKETAN DAGO!!!
Gure ustez, ikastetxe asko eta askotan, ez dituzte kontuan hartu goian aipatu
ditugun puntu horietako asko, eta hori bidean aurrera egiteko oztopo handi bat
delakoan gaude.
2
3. Guzti honetaz gain, bada aipatu nahi genukeen beste zerbait. Aipatu dugunez,
irakasleen metodologiak ere aldatu beharra dauka, gainontzean ez baitu lortuko
helburu gisa idatzita duen hezkuntzaren hobekuntza hori. Horretarako, bai guk eta bai
zuetako askok, irakasleei zuzendutako hainbat ikastaroren berri izango zenuten. Eskola
2.0 proiektua dela eta, hainbat ikastaro jarri dituzte martxan. Ikastaro hauek LHko
bosgarren mailako tutoreei, ingeleseko irakasleei eta PT irakasleei daude zuzenduta.
Bertan, gutxi gora behera lau hilabeteko iraupen batean irakasleak proiektu hau
aurrera eramateko gai bihurtzea da helburua. Egia esan, hau pausu garrantzitsu bat
dela iruditzen zaigu. Baina bada konbentzitzen ez gaituen beste puntu bat: ikastetxe
askotan IKT arduradunik ez egotea. Izan ere, ikastetxe askok irakasleak IKT-etan lau
hilabeteetan formatu direla ikustean, dena konponduta dagoela ikusten dute eta ez
dute beste inoren beharrik sumatzen. Ordenagailuak arazo teknikoren bat duenean
(matxuraren bat: ez piztea, bozgorailuek ez funtzionatzea…) mantenukoei deitu eta
dena konponduta! Eta zer egin behar dute programaren bat desagertzen zaienean?
Gure ustez, ikastaro xume bat jaso duten irakasle hauek ez dira gai horri aurrea
egiteko, eta mantenukoek ere askotan ez dute lan hori egiten. Orduan zer? Horregatik
iruditzen zaigu ikastetxe denetan IKT arduradun batek egon beharko lukeela, honek
proiektua martxa hobeago batean aurrera eramatea ahalbidetuko baitu.
Beraz, eta uste dugu argi geratu dela, horrelako proiektuak gelan sartzea ez da
pentsatu eta egiten den gauza hutsa. Gelan mini eramangarri eta arbel digitalak sartu
baino lehen, lan asko egin beharra dago. Behin hori eginda, orduan ekin behar zaio
gela teknologiekin hornitzeari, eta ondoren, aurretik ezarritako metodologia egoki bati
ateak zabaldu.
3